2015(e)ko maiatzaren 8(a), ostirala

Asteazkena...URETAN!

Denak oso nekatuta altxatu ginen aurreko eguna Granadatik ibiltzen pasatu genuelako eta hotza hezurren barruan sartuta geneukan. Baina kalera irten ginenean, ikusi genuen egun eguzkitsu eta berotsua genuela aurretik, eta honek asko poztu gintuen.
Egun hartako plana, goizean Benalmadenan paddle surf eta kayak ekintzak egitea zen, eta arratsaldean, Mijas herritxoa bisitatzea.

Benalmadenako hondartzara heldu ginen di-da batean, geunden lekutik oso hurbil
zegoen-eta. Surf dendan hiru monitore guri itxaroten zeuden. Hirurak oso jatorrak ziren,
bat Gazteizkoa, beste bat Cadizekoa eta hirugarrena Malagakoa. Azkenengo biak oso gazteak ziren eta ezin jatorragoak. Asko maitemindu egin ziren haietaz eta nahita desbideratzen ziren ibilbidetik monitoreak haiei laguntzeko.
Hemen uzten dizuegu asko gomendatzen dugun surf dendaren link-a:

Ikusi uretan sartu baino lehenago atera genituen argazkiak.




Monitoreek hondartzatik paddle eta kayak egiten geunden bitartean argazki pare bat atera zizkiguten.
Ikusi ze profesionalak ematen genuen!






Esfortzu asko egin ondoren, hotelera joan ginen, eguerdikoa jan genuen, dutxatu egin ginen, eta Mijasera joateko prestatu ginen. Goizean emozionatu egin ginen eguraldi ona ikusten, eta fresko jantzi ginen konturatu gabe Mijas mendi puntan zegoela. Imajinatu ahal duzue zelako hotza pasatu genuen!

Denbora gutxi egon arren, zuentzako argazkiak atera genituen, ikusi arretaz!





Gau hartan oso ondo lo egin genuen hurrengo eguneko kartsetan pentsatzen. Jarraitu irakurtzen hurrengo egunean zer egin genuen jakiteko!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina