2015(e)ko maiatzaren 8(a), ostirala

TIRO PA'KA TIRO PA'LLA & HIRI EGUZKITSUA (PAINTBALL & MALAGA)

Kaaixoo bloggero maitiok!!
Martxoak 27an, PAINTBALL-ean ibili ginen goizean eta oso ondo pasatu genuen elkarrekin. Nahiz eta jokalarien hartean pikeak egon oso ondo igaro genuen goiz osoa tiro pa' ka tiro pa' lla. EZIINHOBEAA IZAAN ZAAN!!! Lehenengo arropak eman zizkiguten: txaleko "akoltxatu" bat, kasko bat burua babesteko eta kamuflatzeko buzo bat. Begiratu zelako pintak, hirugarren mundu gerra zirudien horrekk!!


Geroago armak eman zizkiguten, jada kargatuta horregaitik kontuz ibili izan behar genuen inori tiro ez egiteko. Bakoitzak 100 bolatxo zituen bere arman eta 3 aldiz kargatu ahal ziren, guztira 300 bolatxo. Bero asko egin zuen eta horregaitik izerdiaz blai eginda amaitu genuen. Geneukan beroarekin eta nekearekin hotelera ia hilda heldu ginen.
Jatordua eta gero MALAGA-ra joan ginen. Hasteko lehenengo esan nahi dudana oso polita da, alde modernoa eta zaharra elkartuta oso konbinazio arraroa baina dibertigarria sortzen da. Eguna joan ahala eguraldiak hobera egin zuen , ESKERRAK!! Martxoan eta jada tiranteekin, ezin zen gehiago eskatu!!

Hemen duzue Malagako argazki batzuk, beroa igarri ahal duzue lagunok? Ez eduki enbidia askorik jejejeje :P

Hotelera bueltatu baino lehen portua ikusi gabe ezin ginen gelditu, eta bueltatxo bat eman genuen leku hori ikusten eta argazkiak ateratzen! beharrezkoak ziren eta!! 

Eguna ondo aprobetxatuz hotelera bueltatzea tokatu zitzaigun...Paintball-a ez ahazteko, beltzune nahiko geneuzkan jajaja!! baina zer izango zen paintball-a beltzune gabe? EZEBEZ!

Egun paregabea, jende paregabearekin!!

Hurrengo arte bloggeroak!! Espero dugu gustatu izana :D


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina